ROCK-A
FOLK-A
REGGAETOIA
SKA

REGGAE

PUNK-A

POP-A

ALTERNATIBOA

RAP-A

HEAVY METAL-A

Rock-a

Rocknrolla euskaraz gogokoenetariko generoa da.

Gustukoenetarikoa denez hainbat talde famatu aurkituko ditugu honen barruan,baina hainbat 

talde ez hain famatuak aurkitu ditzakegu ere. Martxa eta parranda gustoko badituzu ziur gaude atal honetan gustoko izango dituzun ohiko taldeak eta berriak aurkituko dituzula.

Gatibu

Gatibu 2000 urtean Gernikan sortu zen rock taldea da. Taldeko pataideak Alex Sardui (ahotsa), Haimar Arejita (gitarra), Mikel Caballero (baxua) eta Gaizka Salazar (bateria).



Eskean Kristo

2011 urtean Arratian sortu zen muskia talde hau. Taldearen partaideak: Pello Artabe (ahotsa), Alex Arillo eta Aritz Ontalvilla (gitarra), Peio Artetxe ( harmonika eta baxua) eta Manu Forte (bateria).


Berri txarrak

Berri txarrak Lekunberrin 1994an sortutako rock taldea da.Hamabi disko,bilduma-lan bat eta dokumental bat argitaratutak ditu eta taldea hiru pertsonek osatzen dute gaur egun, Gorka Urbizu(ahotsa eta gitarra), Galder Izagirre (bateria) eta David Gonzalez (baxua).

Lortu duten azken saria, Adarra saria izan da 2019an


Azken sustraiak

Azken sustraiak 1992an Heletan sortutako rock taldea da. 

Taldea Jimmy Arrabit (Bateria), Haitz Goñi (baxua eta koroak), Frank Aziza (Gitarra eta koroak) eta Samuel Balerdi (teklatua eta koroak).





Folk-a

Benito Lertxundi


Benito Lertxundi euskal musika folk abeslaria da eta oso ezaguna bai euskal herrian bai kanpoan.

Diska txiki asko atera ditu, horien artean, hitaz oroiz (1996), Nere ekialdean (2002) eta argitaratu duen azkena, Ozpakizun gauean(2018).



Mikel Laboa


Mikel Laboa Donostian jaio zen euskal folk musikagilea eta abeslaria zen.Hainbat adituren ustez, XX.mendeko euskal abeslari eraginkorrenetarikoa izan zen.

2008an hil zen eta bere bizitzaren zehar 16 diska argitaratu zituen. Argitaratu zuen lehenengo diska Lau herri kanta izan zen 1964an eta atera zuen azkena Lekeitikoak izan zen 2005an.

Haren kantarik ezagunetarikoa Txoriak txori da.

Bere oroimenean hainbat plaza,zubi eta eskulturak daude.


Ruper Ordorika

Ruper Ordorika gipuzkuako folk musikagilea eta abeslaria da.

21 disko argitaratu ditu, zaharrena,hautsi da anphora (1980) eta argitaratu duen azkena Kafe antzokian (2019)

2015an Adarra saria irabazi egin zuen eta 2013an abesti famatuenetariko bat argitaratu zuen, Sarri sarri.


Huntza

Huntza taldea 2014an Bilbon sortutako folk taldea da. Aldapan gora kantuarekin arakasta handia izan zuten.

Taldea 6 pertsonek osatzen dute: Josune Arakistain (trikitilaria eta ahotsa), Uxue Amonarriz (pandero eta ahotsa), Aitor Huizi (biolina), Aitzol Eskisabel (gitarra), Inhar Eskisabel (baxua) eta Peru Altube (bateria)


Reggetoia

Kai Nakai


 Iratxe Aguilera, Kai Nakai izen artistikoaz ezagunagoa, musika urbanoa lantzen duen arabar abeslaria eta musikagilea da. Reggaetoi feminista lantzen du. Baimenik gabe bere lehen diska izan da, 2020an argitaratua.

 



Dupla

Gari Uriartek eta Beñat Oribek osatutako Arabar taldea da (Agurain). 

2019an sortua izan zenez gero soilik diska bat argitaratu dute gaur egun arte, Folklore izenekoa.






Ska

Vendetta

Vendetta 2007. urtean Nafarroan sortu zen musika taldea da.

Taldearen partaideak:

Pello Reparaz: tronboia jotzen du eta ahotsa jartzen du.

Ruben Antón: tronpeta jotzen du eta koroak egiten ditu.

Javier «hurakan» Etxeberria: gitarra jotzen du eta ahotsa jartzen du.

Luisillo Kalandraka; baxua jotzen du eta ahotsa jartzen du.

Enriko Rubiños: bateria jotzen du eta perkusioa egiten du.

ETS

Ekora (Araba) herrian 2005. urtean sortu zen musika taldea. Lagun talde hau adingabeak izanda hasi ziren taldearekin.

Partaideak: Iñigo Etxezarreta: gitarra eta ahotsa, Ruben Campinun: baxua, ahotsa, eta koroak, Floren Nuela: bateria, Jabier Lucas: tronboia, Ruben Terreros: tronpeta.




Reggae

Autobus magikoa

Autobus magikoa 2015an Oiartzunen sortutako reggae taldea da.

Soilik disko bat atera dute Musker izenekoa 2107an argitaratu zutena.

Taldea Juan San Sebastian (bateria), Julen Etxebeste (baxua), Beñat Ibargoien (gitarra eta ahotsa), Xabi Belaunsaran (gitarra) eta Gotzon Retegi (ahotsa)


Glaukoma

Glaukoma Tolosako reggae taldea da, 2010ean sorturikoa.

Taldekideak Juantxo Arakama (ahotsa), Iker Pando (gitarra), Jokin Albisua (gitarra), Asier Arandia (baxua) eta Pablo Rubio (bateria)

Lau diska dituzte, berriena Kalima izeneko diska da 2017an argitaratutakoa.

Esne beltza

 Euskal Herriko musika taldea , 2007 urtean sortua.

Taldearen izena Fermin Muguruzak proposatutako paradoxa batetik dator: abeslari zuriek musika beltza interpretatzea. Nahiz eta reggae arloan sartu haibat musika genero lantzen dituzte: ska eta hip-hop-en nahaste bat da, triarekin lagunduta.

Xabi Solano: ahotsa eta trikia.

Marcos Esteban (Pini): ahotsa.

Jon Mari Beasain: gitarra eta panderoa.

Aitor Zabaleta: baxua

Pello Gorrotxategi: teklatua eta koruak.

(DJ Zigor): D.J.

Iban Zugarramurdi: bateria

Aitor Valcarlos: Trompeta.

Jon Elizalde: Tromboia.

Jon Garmendia «Txuria»Letras




Suaia eta ama rebel


Suaia eta Ama Rebel taldea 2016an sortu zen Bizkaiko oihanean, Suaiako raggamuffin-dancehall (Ipar Kodigo, Esne Beltza, Askapen Sound) eta Ama Rebelen roots-reggae taldearen arteko elkarketaren ondorioz.

Punk-a

Kortatu

1984ko udan Irunen osatu zen. Jorratzen dituzten gaiak: tortura, opresioa eta justizia soziala dira. Zentsura ere jasan behar izan zuten, batez ere disko bateko azalean Juan Carlos erregea robot baten itxuraz atera nahi zutenean.

Fermin Muguruza: gitarra eta ahotsa

Iñigo Muguruza: baxua

Mattin Sorzabalbere ( 1984: bateria)

Treku Armendariz ( 1984tik: bateria)

Kaki Arkarazo ( 1988): gitarra




Zarama


Zarama 1977an Santurtzin sortutako taldea da.

Roberto Moso: abeslaria.

Tontxu Tabares: gitarra-jolea.

Txus: gitarra-jolea.

Xabier Alvarez «Javi»: baxu-jolea.

Ernesto Alava: bateria-jolea.

Joseba Lafuente: teklatu-jolea.




Negu gorriak


 Muguruza anaiek osatu zuten bigarren musika taldea izan zen. . Ideologikoki konprometituak, ideia abertzale eta ezkertiarrak aldarrikatzen zituzten. 1990an sortu zuten taldea eta 90ko hamarkadako Euskal Herriko talderik garrantzitsuena izan zen.



Zartako k

Zartako k Nafarroan sortutako punk taldea da.

2008an sortu zen taldea eta hiru diska argitaratu dituzte: Kalekumeak (2012), Odol berriak (2014) eta Alienados (2016)

Taldea Juan Torralba (tronboia), Iñigo Oscariz (tronpeta), Ion Urrea (saxoa), Alaitz Lizarazu (baxua eta koruak), Endika Iriso (ahotsa eta saxoa), Dani Jaleo (bateria), Aritz Ibero (gitarra eta koruak) eta Asier Aierra (teklatua) osatzen dute.


Betagarri

Betagari 1993an Gasteizen sortutako taldea da baina 1997ra arte ez zuten diskorik argitaratu .

Guztira 13 diska dituzte, argitaratutako azkena 20 urte zuzenean (2014an).

Taldea Iñaki Ortiz (abeslaria), Aitor Agirre eta Gontzo (gitarra), David Gabiña (saxoa), Mikel Sanz eta Unai Lobo (tronboia eta trompeta) eta Iosu Izagirre (baxua) osatzen dute.


Kaleko urdangak

Kaleko Urdangak 2011an Bergaran sortutako taldea da.

Orain arte 7 diska argitaratu dituzte, horien artean Nortasuna (2018) eta Kaleak sutan (2020).

Taldea Remen (ahotsa), Biru (gitarra), Moto (baxua), Ekaitz (bateria) osatzen dute


Rotten XIII

Rotten XIII Tafallan sortutako punk taldea da.

Taldeko partaideak hauek dira: Endika Iriso (ahotsa), David Uriarte (baxu berria), Patxi Uriarte (gitarra), Amaiur Espaza (bateria) eta Irati Palacios ( gitarra). Javi Fernandez hasierako baxua zen baina 2019an lan-istripu batean hil zen.



Pop-a

Zea Mays

Zea Mays Bilboko errekaldean sortutako rock taldea da.

Taldekideak Asier Basabe (bateria), Rubén González (baxua), Iñaki Imaz (gitarra) eta Aiora errenteria (ahotsa) dira.

11 disko argitaratu dituzte orain arte, berriena Atera diskoa da (2019) eta zaharrena Zea Mays diskoa (1998)



Ken zazpi

1996an Gernikan izan zen sortua. Jon Mikel Arronategik eta Eñaut Elorrietak sortu zuten. 2000 urtean hasi ziren serio hartzen taldearen kontua. Pixkanaka pixkanaka taldekideak gehitzen joan ziren, gaur egun honako hauek dira:

Igor Artzanegi: baxua eta ahotsa

Beñat Serna: gitarra

Iñaki Zabaleta: teklatua

Jon Fresko: bateria

Jon Mikel Arronategi: ahotsa eta gitarra

Ruben Caballero: gitarra elektrikoa

Eñaut elorrieta ahotsa eta gitarra


Rap-a

Selektah kolektiboa

Selektah Kolektiboa Euskal Herriko hip-hop taldea zen, 2005ean desegin zen arte.

Taldekideak Wanka,Daddy Jeff eta Molte MC (MC-ak dira) eta Zigor Lampre (DJ-a).

2 disko atera zituzte desegin baino lehen: Selektah kolektiboa (2000an) eta Esperientzien etorkinetik (2002an)


Heavy metal-a

Latzen

Latzen Oñatin 1993an sortutako heavy metal-eko taldea da.

Taldekideak Gorka Lazcano (bateria), Iker Martinez de Zuazo (gitarra eta akustika), Joxe Mari Azpitarte (ahotsa eta baxua) eta Aitor Uriarte (ahots nagusia eta gitarra).

 5 disko argitaratu dituzte orain arte, berriena Helmuga (2008an)


Su ta gar

Su Ta Gar 1987an Eibarren sortutako heavy metaleko taldea da.

Taldekideak Aitor Gorosabel (ahotsa eta gitarra), Xabier Bastida (gitarra erritmikoa), Galder Arrillaga (bateria) eta Igor Díez (baxua eta koruak).

13 disko argitaratu dituzte, berriena 2016an Maitasuna pasioari deitzen dena. 


ALTERNATIBOA

ZETAK

2019 an Pello Reparazek sortutako taldea da.

Pop elektroniko antzeko zerbait egiten dute eta hasi zenetik arrakasta handia izan duten bi diska dituzte jada. 

Taldekideak:

Pello Reparaz: abeslaria.

Leire Colmo:  perkusioa.

Iban Larreburu: bateria.

Gorka Pastor: sintetizadorea.